Lantandemwww.lantandem.com

Historia

Logo

Lantandem enpresa eta antolakuntzei lankidetzarako, pertsonen ekarpen konprometituaren bidez, hobekuntza eta berrikuntzarako prozesuak burutzeko xedez, elkarlanerako borondatearen emaitza da. Lantandem merkatu eta lehiakortasunak galdatzen dituen paradigmak aintzat hartuz, pertsona zentroan duten kudeaketarako eredu berriak bultzatuz, sortzen diren behar eta aukerei erantzun egokia emateko helburuarekin sortu da. Lantandem indarrak bateratuz, ezagutzak, trebetasunak eta esperientziak osatuz, bezeroen helburu eta lorpenen zerbitzura, elkarlana garatuz, gauzak beste modu batera egiteko proposamenerako adierazpena da.

 

 

Historia

Anjel Irastorza

Coach pnl & wingwave, pertsonen eta erakundeen eraldaketarako estrategien aholkularia / kontsultaria. Berrikuntza etikoarekin konprometitua, etengabe gauzen “zertarako” galderaren erantzun bila aritzen dena, errealitatea modu eraginkor eta eramangarrira eraldatze aldera estrategia egokiak inplementatzearen aldeko jarraitzaile sutsua.
Enpresen kudeaketan eta arlo publikoko zuzendaritza erantzukizunetan aritutako hogeitahamar urteetako esperientziak giza faktorea proiektuen arraskasten gakoa deneko konbentzimentua berresten dute.

Leire Ereño

Zuzenbidean lizentziatua eta bitartekaritzan aditua.
Kudeatu dituen ardura publikoek zein enpresa pribatuan izan dituen erantzunkizunek, lan harremanetan eraginkortasuna eta helburuen lorpena bultzatzeko xedez, baloreak aintzat hartuz aldaketa eraldatzailea sustatzen dituzten kudeaketa eredu berriei buruzko ikuspegi zabala eskeini diote. Pertsonek ditugun potentzialitateak erabiliz antolakuntza lehiakorrago, adimentsuago eta gizakiago bilakatzen dituzten paradigmen aldaketa zuzentzen duteneko konbentzimendua du.

Gogokoenak

  • Innobideak
  • Innobasque
  • Gipuzkoa Berritzen

Denak ezinezko dirudi lortzen den arte.

- Nelson Mandela -